LUPULUA (Ergobia – Astigarragan)
Lupulua (Humulus Lupulus), humulus generoko hiru landar ezpezieetako bat da, cannabinaceas familiakoa da (Cannabis-ak dituen efektua lasaigarri berdinak ditu). Landare igokari motakoa da, hosto iraunkorrekoa. Zortzi metroko altuera heldu daiteke eta bera bizi iraupena 12 urtetik 15 erakoa da.
Lupuluak hibernatze periodo bat du, hotza datorrenean kimuen heriotza ekarriko du lur azpiko zurtoin edo errizomak bizirik iraungo dutelarik. Lore emeak eta arrak landare bereizietan sortzen dira, vaina lehenengoetatik bakarrik ateratzen da erretxin itsaskorra (alfa-azidoak). Erretxin hau, garagardoari disolbatzerakoan, zapore, mikaztasun eta usain gozoa ematen dizkio, eragile egonkortzailea emateko ere erabiltzen da. Lore emeak kolore berde argikoak dira eta lore arrak kolore hori berdexkak.
Orain dela 62 urte, 1952an, Astigarraga eta Ergobiko zenbait persona lupulua jasotzen ibiltzen ziren, bakoitzak egunero 25-28 kg lupulu jasotzeagatik 5 ptz./eguneko ordaintzen zietelarik. Hernaniko Leoka baserriko lurretan lan egiten zuten lupulua jasotzen, handik Ergobira ekartzen zuten zaldi karroarekin, bi bidaia egiten zituztelarik. Estanco taberna pareko etxe zaharrean, Otaño etxean, lehortzen zuten Lupulua, geroago paketean bidaltzeko.
Ergobia eta Astigarraga tartean zegoen Josebeltzane etxekoek, Desiertoko baserri zeritzonak, Ergobiko desiertoko terrenotan Lupulu sail txiki bat zuten Hernanikoarekin alderatuz 1/10 tamainakoa.
Hernaniko Leoka baserriko lurretan Lupulua jasotzeko garaian, uztailean, 30-40 pertsona aritzen ziren lanean. Uzta garaia pasa ostean, abuzutan zehar, landare saileko alanbreak garbitzen Ergobiko Inaxio Alberro eta Paquito Erdocia besterik ez ziren aritzen.
Fuente: Mikel Alberro Astarbe